ENPRESA

ERAIKIN BAKOITZAREN MAILA GORATUZ

Etxe bakoitzak dituen premiak ondo betetzea. Zerbitzu osoa ziurtatuz. Instalazioa egiten hasi baino askoz lehenagotik. Kasu bakoitza aztertzea. Egin beharreko eraikinetan edo igogailu berria behar dutenetan irtenbide egokiak bilatzea. Irtenbide bakoitza dagokion ingurunera egokitzea. Teknologia aurreratuenekin. Beti segurtasun handiena eskainiz. Eta, jakina, mantentze lanetan diharduen taldearen dedikazio osoa bermatuz. 24 orduko zerbitzua eskainiz. Urteko 365 egunetan.

Horrela, eraikin bakoitzaren kalitatea handitzen dugu. Baita gure enpresarena ere.

 

GORENEKO MAILARA IRITSIZ

Igogailu Adimenduak. Ergonomikoak. Ekologikoak. Energia aurrezteko gai direnak. Zaratarik ez egiteko prestatuak… Oso toki gutxi behar duten igogaileuak nahiz ikuspegi panoramikoa duten kabina modernoak. Horrelako aukera-sorta zabala eskaintzen dugu. N a z i o a r t e ko enpresa garrantzitsuekin ditugun harremanei esker, gure arloan nagusitu eta munduko modelorik aurreratuenak eskaintzen ditugu; adibidez, MonoSpace delakoa: makinagelarik ez duen lehenengo igogailua. Energia-kontsumo txikiena du. Zarata-maila txikiena. Eta teknologiaren aldetik, merkatuko igogailurik aurreratuena da.

Aldi berean, aplikaziorik zailenak jartzen adituak gara, eta era guztietako aukerak eta irtenbideak eskaintzen ditugu dekorazio gaietan. Horrek guztiak garbi erakusten du, gure eskaintza.