BERRIAK

ASCENSORES MUGUERZA, S.A. ENPRESARI AITORTZEN ZAIO LAN-EZBEHAR KOPURUA MURRIZTEARI EGINDAKO KONTRIBUZIOA.13/6/2017

ASCENSORES MUGUERZA, S.A., RECONOCIDA POR SU CONTRIBUCIÓN A LA REDUCCIÓN DE LA SINIESTRALIDAD LABORAL.

BONUSarekin aitortzen zaio  hirugarren aldiz lan-arriskuen prebentzioarekin duen konpromisoa. Joseba Martinez jaunak, Ascensores Muguerza, S.A. enpresaren Gerenteak, gaur goizean, BONUS pizgarria jaso du lan-ezbehar kopurua murrizteko egin duen esfortzua saritzeko. Diploma ematera Alfonso Lizarbe jauna, Mutualiako Zuzendaria, joan zen enpresan, Ascensores Muguerza(a)n, egindako ekitaldira. Pizgarria Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaria Nagusiak egiletsi du, eta saria Mutualiak ordaintzen du; betiere, indarrean dauden lan-gertakariengatiko kotizazioetan murrizketa-sistemaren Arauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren. Saria lan-ezbehar kopuruaren murrizketa eta prebentzioan lan egin duten enpresei zuzendua Irakurri gehiago…

MUGUERZA IGOGAILU ENPRESAK IGOGAILU EKOERAGINKORREN INSTALAZIOA EGINGO DU ENERTIK ERAIKINEAN26/4/2012

ENERTIC_1

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapen  bulegoaren bitartez, Muguerza Igogailu enpresa aukeratu du ENERTIC Eraikin Berriko igogailu ekoeraginkorren instalazioa egiteko. Eraikin berri honetan tokiko ekonomia bultzatzeko enpresak kokatuko dira; bai eraginkortasun energetikoarekin erlazionatutakoak eta baita energia berriztagarriekin erlazionatutakoak ere. Eraikin berrian Muguerza enpresak KONE Monospace motako 2 igogailu jarriko ditu; igogailu mota honek KONE Ecodisc motor ekoeraginkorra darabil; honi esker, diseinuarekin, irisgarritasunarekin, segurtasunarekin eta ingurugiroarekin erlazionatutako beharrak beteko dituzte. Soluzio honek, beste aukerekin alderatuz, %50eko energia aurreztea lortuko dute.