BERRIAK

ASCENSORES MUGUERZA, S.A. ENPRESARI AITORTZEN ZAIO LAN-EZBEHAR KOPURUA MURRIZTEARI EGINDAKO KONTRIBUZIOA.13/6/2017

ASCENSORES MUGUERZA, S.A., RECONOCIDA POR SU CONTRIBUCIÓN A LA REDUCCIÓN DE LA SINIESTRALIDAD LABORAL.

BONUSarekin aitortzen zaio  hirugarren aldiz lan-arriskuen prebentzioarekin duen konpromisoa.

Joseba Martinez jaunak, Ascensores Muguerza, S.A. enpresaren Gerenteak, gaur goizean, BONUS pizgarria jaso du lan-ezbehar kopurua murrizteko egin duen esfortzua saritzeko. Diploma ematera Alfonso Lizarbe jauna, Mutualiako Zuzendaria, joan zen enpresan, Ascensores Muguerza(a)n, egindako ekitaldira. Pizgarria Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaria Nagusiak egiletsi du, eta saria Mutualiak ordaintzen du; betiere, indarrean dauden lan-gertakariengatiko kotizazioetan murrizketa-sistemaren Arauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren. Saria lan-ezbehar kopuruaren murrizketa eta prebentzioan lan egin duten enpresei zuzendua dago. BONUSa emateko unean azpimarratu zen, Ascensores Muguerza, s.a. enpresak pizgarria 3 aldiz jaso duela lan-ezbehar kopurua sektorearenaren azpitik mantentzeagatik, eta lan-istripu eta gaixotasun profesionalen prebentzioan egindako jarduerengatik.)Diploma emateko ekitaldiaren ondoren, enpresaren instalazioen bisita egin zen. Bertan ikusi ahal izan zen, prebentzio maila egokia zein den, eta zein diren egindako segurtasun, higiene eta ergonomia jardueretako batzuk.