GOI MAILAKO 10 ARRAZOI MUGUERZA AUKERATZEKO

  • 1. GURE ARRETA PERTSONALIZATUA
  • 2. ERABATEKO KUDEAKETA:PROIEKTUA SORTZEN DUGUNETIK BEZEROAREN ESKU JARRI ARTE
  • 3. GURE LANGILEEN PRESTAKUNTZA EGOKIA
  • 4. ZERBITZU TEKNIKOA: 365 EGUN, 24 ORDU
  • 5. SEGURTASUNAREN BERMEA
  • 6. TEKNOLOGIARIK AURRERATUENEN EZAGUTZA SAKONA
  • 7. NAZIOARTEKO ENPRESEKIN DITUGUN HARREMANAK
  • 8. INGURUNEA BABESTEKO ARDURA
  • 9. ETENGABE HOBETZEKO KONPROMISOA
  • 10. 1922AZ GEROZTIK LANEAN ARI DEN PUNTA-PUNTAKO ENPRESA BATEN ESPERIENTZIA

GORA, GORA ETA GORA

Igogailuetan adituak izatea. Igogailuak jarri eta mantentze lanak egiterakoan zerbitzurik aurreratuena eskaintzea. Uneoro gora eta gora egitea, goreneko mailara iritsi arte. Helburu horiek guztiak bete nahian sortu zen 1922an Ascensores Muguerza. Eta halaxe jarraitzen dugu gaur egun ere. Hainbat eta hainbat urtetan gure aurretik langintza horretan aritu direnek oso gora jaso dute gure enpresa, eta hobekuntza nabariak egin dituzte bertan. Gure eskaintza nazioarteko merkatuko produktu onenekin osatu dute. Baina gure diseinu bereziak sekula ahaztu gabe. Gure filosofiak merkatuaren gaur egungo premietara begira jartzen gaitu; baina batez ere, gero eta gehiago hurbiltzen gaitu gure bezeroengana. Horregatik, Gipuzkoako liderrak gara.